AUTOIKASKUNTZA 1

¿ZER DA IKASTEN?

Autoikaskuntzarako, HABEren IKASTEN plataforma erabiltzen dugu. Bertan, erabiltzaile kontua sortzeaz gain, ikasleei alta ematen diegu dagokien BOGA ikastaroan ere (“kutxa” batean txertatuta dagoena). BOGAn, gehienbat, banakako lana egiten dute ikasleek, eta programak berak zuzentzen dizkie zeregin guztiak, idazkiak izan ezik (irakaslearen lana da hori).

Ahozko adierazpena batez ere (ordubeteko saioak, astean) saiatuko gara taldean egiten: aurrez aurre edo online bidezko saio sinkronikoetan. Era berean, tutorerik gabeko talde-interakzioak sustatu ahal dira. Erabiltzen ditugun aplikazio ohikoenak hauexek dira: Skype, Zoom eta Google Meet. Gela birtual horretan ikaslearen ahozko trebetasuna landuko da: bitartekotza eta jariotasuna, besteak beste.
Tutoretzak 30 minutu 15 egunean behin. On-line zein aurrez aurre izan daitezke.

MAILA GUZTIAK

DATA  EGUTEGIA PREZIOA
9 hilabete 190 ordu Matrikula egitean: 600€
2. epea abenduan: 575€
3 hilabete 75 ordu Matrikula egitean: 465€

2023/24 ikasturtean ikasle izan bazara, %5eko deskontua.
Lehenengo zazpi egunetan ikastaroa uzten baduzu, matrikularen dirua itzuliko zaizu. Zazpigarren egunetik aurrera jaisten bazara, ordaindutako dirua urtebetez gordeko zaizu.

MATRIKULATU
AUTOIKASKUNTZA 2